2010-04-13

UDABERRIA

Uda, udazkena eta negua garo odoren, udaberria etortzen da, baina iaz niri ez zitzaidan horrela iruditzen. Negua igaro eta gero, uda berriro zen. Uda eta gero, udazkena, gero negua eta berriro, uda. Oso kezkatuta negoen udaberria galdu zelako. Bat-batean iratxo bat atera zen nire ohe azpitik eta ohar bat eman zidanean, korrika joan zen. Oharra ireki eta hau jartzen zuen: hegoalderantz abiatu, han 4 urte-sasoiko lorategiak aurkituko dituzu eta udaberria askatu. Iratxoa berriz atera zen eta linterna bitxi barekin apuntatu zidanean txikitu nintzen eta otu zitzaidan ideia bat. Paperezko hegazkin bat egin nuen han eseri eta hegoalderantz abiatu. Bat-batean behera begiratu eta lorategi eder batzuk ikusi nituen. Hegazkinarekin jaitsi eta lorategietan lurreratu nintzen. Han proba asko jasan nituen proba 1 urte-sasoiko lorategi bakoitzean. Hantxe iratxo gehiago zeuden. Proba asko jasan nituen: kristonako eguzki suhar bat jasan, euri grixetaz ihes egin, laku izoztuak pasa... baina azkenean udaberriaren lorategira iritsi nintzenean iratxoek txalo batekin agurtu zidaten eta lore eder bat oparitu zidaten.Bat-batean nire logelan esnatu nintzen.Lehiotik begiratu eta udaberri ederra zen. Gero, konturatu nintzen nire burukoaren azpian lore eder bat neukala. Pentsatu nuen egun hartan gertatu zitzaidana idazlan batean kontatzea agian ez da ideia txarra izango, ezta?

3 comentarios:

  1. Aupa, Paula!
    Birpasatu idatzitakoa eta zuzendu akats txiki horiek (berehala ikusiko dituzu zeintzuk diren).

    Gero, sartu blogaren barruan (editar entradas)eta kendu udaberriari buruzko bigarren sarrera (batekin nahikoa da).

    ResponderEliminar
  2. oso ona da eta argazkia oso polita da segi horrela paula.


    AINHOA H.

    ResponderEliminar
  3. Oso polita izan da zure ipuina eta batez ere argakia.

    ResponderEliminar