2010-04-20

ISPILU MAGIKOA

Astelehen goiz hartan ohetik jaiki eta ispilura hurbildu nintzenean nire irudia txuri beltzez ikusi nuen sorginez inguratuta. Oso izututa, korrika egin nuen nire gurasoengana baina, gurasoen arrastorik ez. Oso izututa, berriro ispilura joan nintzen eta han nire gurasoak ikusi nituen giltzaperatuta. Ispilura hurbildu nintzenean handik ispiluaren barrura erori nintzen eta basamortu ilun batera erori nintzen sorginez inguratuta. Sorginek esan zidaten nire gurasoak aurkitzeko laberinto bat pasa behar nuela probaz beteta. Eta ni, edozer gauza nire gurasoentzako. Orduan, baietz esan nuen. Eta proba hauek jasan nituen: marrazo haragijalez beteriko lakuak pasa, mustro beldurgarrz ihes egin, kobazulo ilunetan gauak pasa... bat-batean begiak ireki nituen eta ispiluaren aurrean lotan nengoen baina, ispilua puskatuta zegoen eta nire gurasoak egongelan zeuden. Ni gertatutako guztiaz galdetu nien baina beraiek ez zekiten ezer eta ispilura eraman nindutenean ez zegoen puskatuta eta orain beraiek ziren beraien irudia txuri beltzez ikusten zutena. Zer gertatuko omen zen?

2 comentarios:

  1. Asko guztatu zait zure ipuina, baina ez dezpitatu letrak jaten dituzula.


    Olatz

    ResponderEliminar
  2. Ondo idatzita dago baina letra batzuk jaten dituzu, ni ere olatzekin nago

    ResponderEliminar