2010-11-25

ARTIKULU 6 DUT IZENA

Kaixo, irakurle maitea: Ni Carla naiz, 8 urteko neskato afrikar bat, eta orain nire historia irakurriko duzu:
Ba al dakizu zer sentitzen den kontinente batetik bestera joatea eta zure familia gerran bakarrik uztea? Ba al dakizu zer nolako bizitza pasa nuen pobrezia hutsean? eta, gainera ez al dakizu zer zer sentitzen dudan nik beste bazter batean uzten nautenean? Dena hasi zenean 7 urte nituen eta Afrikan bizi nintzen. Nire herrialdean pobrezia jasan izan behar nuen, baina hori berdin zitzaidan, lagunak nituen eta. Baina, egun batean dena aldatu zen. Nire amak eskutik hartu, eta Afrikatik Europara bizitzera joan behar ginela esan zidan, baina biok bakarrik, aita gerran borrokatu behar zuelako, aiton-amonek ez zuten etorri nahi han hil nahi zutelako esanez, eta nire neba... hobeto ez esatea. Oraindik gogoratzen dut nola aurreratzen genuen eta gure familia atzeratzen zihoala malkoak isuritzen, autoaren atzeko kristalatik ikusita.
Hurrengo 7 hilabeteetan, eskolara hasi nintzen. Gelara sartu bezain laster, ume pilo bat nitaz farrezka hasi ziren. Ni, oso triste, bakarrik iskin batean eseri nintzen. Bakarrikurte bat eta erdi ibili nintzen, egunero patio orduan iskin batean eta gauero ohean negarraren negarrez ibiltzen nintzen. Baina, azkenean, nire indar guztiak hartu eta Carla berri bat izango nintzela pentsatu nuen. Horrela, geratzen zitzaizkidan animo guztiak hartu, eta lagunak egitera joan nintzen hurrengo egunean. Nire gelakide guztiei esplikatu nien ez nintzela beste munduko ezer, haiek bezala pertsona bat nintzela, sentimentuekin. Esan nien beltza edo txuria berdin diola, ume guztiok maitatuak izateko, ondo pasatzeko eta lagunak izateko eskubidea genuela, desberdintasun txikiei kasurik egin gabe. Zeren, nire lagun onena bi behatz elkartuta baditu, bazter batean utzi behar diot? gainera, beltza izatea ez da arazo bat.
Nire gelakideek, nire hitzak entzun eta gero begi zabalduta geratu ziren, zur eta lur. Minutu erdia pasa eta gero, isiltasuna puskatu egin zen txalo handi batzuekin. Handik aurrera lagun asko ditut eta lagun guztion artean, behar ez ditugun jostailuak Afrikara bidali ditugu.
Ah, ahazten zitzaidala: Lehengusina berri bat daukat, Sandra izenekoa. Gerra bukatzen bada, bisita bat egingo didatela agindu didate familiarrek, eta Sandra ezagutzeko premia izango dut. Orain zoriontsu naiz:

No hay comentarios:

Publicar un comentario