2010-06-01

ATERPEA

Dena, goizean hasi zen. Goiz eguzkitsu eta alaia. Denok urduri geuden Berrizera iristeko. Bat-batean, gelan geudenean Elenaren ahotsa entzun zen autobusera sartzeko esanez. Denok, irrikitan geunden. Autobusean geudenean emozioz betetako bidai bat hasi zen. Iristean, denok ziztu bizian atera ginen emozioz beteta etxea nolakoa zen ikustera. Ederra zen etxe hura. Eta hiru monitore ezagutu genituen: Olatz, Javi eta Aitor, "Rapero" deitzen geniona. Primeran pasa genuen beraiekin. Ordu libreetan argazki pilo bat atera ntuen denak txoroarena egiten. Oso barregarria izan zen!. Denok parte hartu nahian, disko-festa egin genuen. Primeran pasa genuen egun hartan!. Denok, irrikitan lo egitera joan ginen hurrengu egunean hango parke eoliko batera joango ginelako gu egindako kometa batzuk hegalaztera. Hurrengo egunean, alaitasunez beteta, parke eolikora joan ginen. 55m nehurtzen zuten hango errotek. Behatoki itzela zen. Kometek hegan egiten zuten errotek ematen zuten haizearekin. Hura ikuspegi ederra! Handik, diplomak banatu eta etxera itzuli ginen. Nik, errepkatuko nuke. Ea 5. mailakoek irakasleei konbentzitzen diegun. Hasi pelota egiten!

No hay comentarios:

Publicar un comentario