2011-04-08

ZERTARAKO AZTERKETAK?

Horixe galdetzen ari naiz, zertarako?  bada, ezertarako ez. Azterketak ez dute ezertarako balio, eta gainera paper horien gainean idaztean boligrafoaren tinta gastatzen dugu. Zertarako erantzun behar ditugu jadanik buruz badakizkigun galderak? 0tik 10eraino zenbaki zakar batengatik. Zenbaki horiek ez dute ezertarako balio. Gainera oso aspergarriak dira, eta seguraski irakasleek horrela pentsatzen dute, baina ez digute ezer esaten boli saltzileak dituztelako lagun eta lagundu nahi diete... beno, hobeto esanda, gu fastidiatzeko soilik. Baina ez zait zuzen iruditzen, gu azterketak egiten ditugun bitartean, iralasleek horien gainean "edozein" zenbaki jartzen dutela eta gainera gero geratzen dituzten eta bere armairuan gordetzen dituzte. Horregatik nire bloga ikusten ari diren ikasle guztiei esan nahi diet ez zinestea azterketak inportanteak direla esaten duten pertsonengan, boli saltzaile edo haren konplizea izan daiteke. Hortaz, eztarriak ondo garbitu eta nirekin oihuka ezazue gutiziaren alde!

3 comentarios:

  1. Oso iritzi xelebrea boligrafo saltzaileena...Gustatu zait!

    ResponderEliminar
  2. Paula, Paula, Paula... ez dizut erosiko berriz boligrafo bat! Baina egin dezakezu azteketak luma batekin... edo arkatza, edo tenperakin, baiza segi azterketak egiten, oso ongi egiten dituzulako!

    ResponderEliminar