2011-04-08

MUTIL MIRESGARRIA

Ahots batek galdetu zuen: - Hura al da? Beste batek: - Bai, hura da, bilatzen genuen mutikoa!
 Bi argitxoen artean zama hartu eta harekin zerurantz abiau ziren. Gure protagonista begiak irekitzean, bi argi ikusi zituen berari arreta handiz begiratuz. -Kaixo, mutil, nola deitzen zara? Laguntzaaaaa! oihukau zuen umeak.
- Hara, ze izen polita, baina hobeto "Lagun" deituko dizugu, motzagoa eta sofistikatuagoa, izen motzak modan daude eta. Umea, alde guztietara begiratuz, konturatu zen lanpara baten barruan zegoela. Oihukatzen hasi zen. Ariek lasaitu zutenean hitz egiten hasi ziren:- Gu lanpara honetan bizi gara eta lanpara hau zure logelakoa da. -Babababa... baina bonbilak? - Hori ipuin txinatar hutsa da. Esan zuen argitxoetariko batek. - Beno, kontua da... esan zuen beste argitxoak. - Ez dakigula eguna eta gaua bereizten, hortaz, goizero, esnatzen zarenean argiak piztea nahiko genuke. Bukatu zuen. - Lasai, kontsumo baxukoak gara eta, besteak. Bat-batean mutikoak errealitatean pentsatsen hasi zen, eta guztiz ikaratuta, bizitzen ari zena ez zela egia pentsatu zuen, hortaz, beldurrarekin egon ezinik lanpara puskatu eta zeruan zehar hutsera erori zen. Bat-batean izerditan blai esnatu zen. Argia piztu zuen zer ordu zen jakiteko. Bederatzi eta erdiak. Bakarrk amets bat izan zen, baina homara begiratu zuenean, argiak erreflejatuta hauxe jartzen zuen: "Eskerrikasko argiak pizteagatik, Lagun". Eta lanpararen barruan bi argi ikusi ziuen, zoriontsu jolasean. Irribarre bat piztu zitzaion.

1 comentario:

  1. Benetan liluragarria. Hitzik gabe utzi nauzu. Asko gozatzen dut zure bloga ikusten. Jarraitu horrela!

    ResponderEliminar