2011-02-10

GAIZKI ULERTUA

Kaximiro bizikletaz kaletik zhoanean, Ernestinak ikusi eta agurtu zuen. Baina Kaximiro ez zen konturatu...
Ernestinari arraroa iruditu zitzaion, beti agurra itzultzen zion eta. Gaur Kaximirok aurpegi ezinhobea zeukan, agian gehiegizkoa zen poz hori. Ezkutuan jarraitu zuen, baina Kaximiro ez zen bere etxera joan, bere bizilagunarenengana baizik. Ernestina ezin izan zen sartu. Handik ez zen ezer ikusten, baina bai entzuten zen. Kaximiro etxean sartu bezain laster, hauxe esan zuen:- Baina zer polita zaren! denbora asko daramazu niri itxaroten? Ernestina oso jeloskor jarri zen , Kasimiro bere mutila zelako, eta inork ez zion kenduko. Oso haserre eta goibel aldi berean, etxera joan zen. Hurrengo egunean, lagun bati deitu zion, Morlozono izenekoa. Ernestina Morlozonorekin paseatzera joan zen, baina Kasmiroren kalera iristean, Kasimirorekin aurkitzean, Morlozonori musu bat eman zion, eta hura gorritu egin zen. Kasimiro ere gorritu egin zen, baina haserreaz. Biok gaiataz eztabaidatzean, gauzak argitu ziren. Kasimiroren bizilaguna oporretan zegoen eta Kasimiro egunero etortzen zen bere katutxoa zaintzera. Eta azkenik, bi maiteminduak eskutik joan ziren beraien etxera; Morlozono gizajoa bakarrik utziz.

2 comentarios:

  1. Oso ondo daude adieraziak Ernestina gizarajoaren sentimenduak, baita egoerak ere. Ez nuke Morlozonoren egoeran egon nahi!

    ResponderEliminar