2011-01-19

ETXE SORGINDUTA

Ezin nuen sinetsi ikusten ari nintzena. Etxe hartako lehio batetik makina bat liburu irten ari ziren. Sorginkeria ote? Beste trikimailu bat liburu gehiago saltzeko? Etxeko jabea burutik eginda zegoela?... Jakinminaren jakinminez, hurbildu nintzen.
Atean nengoela, zeloz itsatsitako paper batean museo bat zela jartzen zuen. Orduan liburuak eskultura bat zirela suposatu, eta nire ilusio guztia galdu egin zen. Ez al zaizu inoiz gertatu gauza bat jakin nahi duzula, baina jakin eta gero pentsatzen duzula hobeto izango zela ez jakitea? Seguraski, oran zorotzat hartu didazula, baina berdin dio, nire egoera da eta horrela idatzi nahi dut. Istorioarekin jarraituz, oso goibel joan nintzen etxera eta lokartu nitzen. Begiak itxi bezain laster, etxe hori ikusi nuen, baina barrutik. Hara, han barruan ez zegoen museorik, Euskal Herriko pertsonai mitologiko guztiak baizik! Banekien ba nik! Barruan liburutegi handi bat zegoen, baina pertsonai guztiak liburutegiko liburuak lehiotik botatzen ari ziren. Eta hori, zergatik? Galdetu nion nire buruari. Bat-batean txirin bat jo zuen. Nire iratzargailua zen. Eskolatik bueltatzean, auzoko liburutegitik pasa nintzen pertsonai mitologikoei buru irakurtzeko, lehiotik botatzen zituzten liburuen zergatia ikertu behar nuen eta. Irakurri nintuen liburu guztietan, ez zitzaiela bat ere gustatzen besteek haien datuak jakitea jartzen zuen. Noski! Lehiotik botatzen zituzten liburuak pertsonai mitologikoei buruz ziren. Korrika batean joan nintzen "museo" horretara pertsonai mitologikoei argazkiak atertzera. Iritsi nintzenean, ateak zabaldu eta barruan museo bat nesterik ez zeoen. Museo hartako jendeak aurpegi txarrarekin begiratzen ari zitzaidan ni negar zorian nengoen bitartean. Berriz ere, desilusioa olatu bat bezala, etorri eta blai eginda utzi zidan. Azkenean, berriro goibel etxera bueltatu nintzen eta noski, nire ametsez gehio konfiatu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario